Maddi Larralde Apezetxea: «Gazte Asabladan aktiboki ari garen kideez gain, laguntzaile talde bat osatu nahi dugu»

Xorroxin irratia 2024ko mai. 15a, 13:33

Joan den apirilaren akabailan, Gazte Asanbladak sarean zabalduriko komunikatuaren bitartez, aurten Arantza Rock ekimenik ez dela izanen adierazi zuen. Idatzian aipatu bezala, ez da erabaki erraza izan baina gazteen artean sumatu den borondate falta dela eta, koordinazio taldeak ez du nahikoa indarrik aurten antolaketa ardura hori hartzeko. Hori horrela, aitzin egiteko egoera zaila bada ere, Gazte Asanbladak itxaropentsu segitzen du: Herriko gaztediak hausnartzen duen bitartean, Whatsapp taldeak sortuz informazioa partekatzen jarraitzeko prest dago.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun