Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako nagusien bigarren jardunaldiko lau partida jokatuko dituzte maiatzaren 16an, ortzegun arratsaldean Lesakako pilotalekuan. Igande honetan aurreikusiak ziren gazte mailako final laurdenetako partidak, aldiz, hurrengo igandera gibeleratu dituzte.
Maiatzaren 16an, ortzegunean 18:30ean Lesakan
Nagusiak
- Mikel Mikelarena (Buruzgain) – Eneko Odriozola (Ilunpe)
- Julen Odriozola (Abantzu-Zestoa) – Jon Tirado (Beti Onak)
- Xabat Sasiain (Abantzu-Zestoa) – Felix Conde (CD Eibar)
- Ander Iraeta (Tolosa-Aurrera) – Oihan Obregozo (Eple)
Jubenilen final laurdenak gibeleratuak
Bertze kategorietan ere txapela aitzinera doa eta igandean jokatzekoak ziren Lesakan gazte mailako final laurdenak. Baina Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan ospatuko dela eta frontoia erabili behar dutenez, hurrengo igandera, maiatzaren 26ra gibeleratu dituzte jubenil mailako final laurden hauek.
Maiatzaren 26an, igandean 10:00etan
Gazte mailako final laurdenak
- Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa) - Julen Rekalde (Oberena)
- Iker Izagirre (Lapke) - Hodei Urmeneta (Zugarralde)
- Ibai Saez (Ataun) - Unax Ramirez (Kurene-Sopela)
- Jokin Bidezabal (Gazteleku) - Ekain Azkue (Ilunpe)