‘Tokiko elikadura indartzen’ mahai ingurua eginen dute maiatzaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 21a, 18:00

Hamargarren urteurrena ospatzen ari den Bidazi kontsumo elkarteko kideek ere parte hartuko dute mahai inguruan.

Mukixu haur eskolako jantokiko, Bidazi kontsumo elkarteko eta Lurretik ikasiz hezkuntza proiektuko kideek hartuko dute parte

Tokiko elikadura indartzen goiburupean mahai ingurua eginen dute maiatzaren 23an, ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako udaletxeko batzar aretoan. Berako Mukixu haur eskolako jantokiko, Bidazi kontsumo elkarteko eta Lurretik ikasiz hezkuntza proiektuko kideek parte hartuko dute mahai inguruan eta ondotik merienda izanen dute tokiko produktuekin.

Bortziriak-Malerreka-Bertizaranako elikadura proiektuaren barrenean antolatu dute mahai ingurua, Landa Nafarroa lotu, Tokikoa, jasangarria eta digitala kanpaina tarteko, Nafarroako Gobernuaren, Europar Batasunaren, Cederna Garalurren eta bertze zenbait erakunderen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun