Eguna hasteko, 10:30ean txupinazoa botako dute. Ondotik, 11:00etan herri kirolen lehiaketa eginen dute gazteen artean, eta 12:00etan Elutxa txaranga ostatuz ostatu ibiliko da. Herri bazkaria 14:00etan izanen da.
Bazkaria bukatu ondotik, 17:00etan jolasak eginen dituzte, eta 19:00etan Elutxa txarangak karrikak girotuko ditu. Eguna borobiltzeko Sukena taldeak 21:00etan kontzertua emanen du eta, ondotik, DJ NLEZZek Gazte Egunari bukaera emanen dio.
Aurten ere parte-hartzaileek mahoizko galtzak eta kamiseta zuria jarri beharko dituzte. Txarangaren poteoa kenduta, gainerako ekitaldiak kiroldegi pareko estalpean eginen dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!