Marta Lanz idazlearen ‘La canción del mar’ liburua aurkeztuko dute maiatzaren 17an Etxalarren

Marta Lanz Beunza idazlea eta 'La canción del mar' liburuaren azala.

Idazlearen aita etxalartarrari omenaldia egiten dion liburuaren berri emanen dute ortziralean 18:30ean Pello Apezetxea Kultur Etxean

Marta Lanz Beunza idazleak Círculo Rojo argitaletxearekin argitara eman duen La canción del mar liburuaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 17an, ortziralean, 18:30ean Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean, gazteleraz. Idazlearen aita etxalartarrari omenaldia egiten dion liburua da eta hainbat pasarte Etxalarren eman ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun