Gazako sarraskia goiburupean solasaldia eskainiko dute maiatzaren 16an, ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako liburutegian. Txuri Ollo eta Patxi Gerriko izanen dira hizlariak, biak nazioarteko gatazketan eta internazionalismoan adituak. Txuri Ollok brigadista gisa 30 urte baino gehiagoko esperientzia dauka Palestinan. Solasaldia euskaraz emanen dute eta Nakba berriaz eta BDS kanpainaz ere ariko dira.