Xorrotx eta fin

Hondarreko prestaketetan ari dira Arantzan igandean eginen den XI. Mendi Itzulirako

Xorroxin irratia 2024ko maiatzaren 13a

Igandeko antolaketa lanetan burubelarri ari dira Ekaitza elkartean. Bitarteko hilabeteak eta egunok nahiz igandea intentsoak izaten dira, lan karga haundiarekin. Hau guztia eskertzekoa da: XI. Mendi Itzulia da aurtengoa  eta gustukoa da mendizale aunitzentzat. Arantzako mendiak tontorrez-tontor igaroz (Itsaszelaita, Izu, Ibintza, Ekaitza, Illurdi eta Mairubaratza), gonbidapena egina da. 

 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun