Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun bestako azken xehetasunak lotzeko bilera eginen dute bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 11:00

Beralandetan elkartuko dira bihar, 18:30ean.

Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasunaren besta ospatuko dute maiatzaren 25 arratsaldean Beran. Bisita gidatua, euskal dantzen tailerra, janari dastaketa eta La Jodedera taldearen kontzertua izanen dira.

Antolaketa lanak bukatzen ari dira, eta horretarako bihar, maiatzak 14, herritarrekin bilera irekia eginen dute. Beran elkartuko dira Beralandeta aretoko, eskuineko gelan 18:30ean. Bileraren egitarauaren berri emanen dute, janaria prestatuta parte hartzeko asmoa dutenei erosketak nola egin azalduko diete.

Bilera euskaraz izanen da, eta gaztelaniara itzulpena izanen da Telegram aplikazioaren bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun