[BIDEOA] Udalerri Euskaldunen Egunerako 'Solasa izan' abestia plazaratu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 10a, 18:00

Maiatzaren 18ko Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, Solasa izan izeneko abestia ere egin dute lesakarrek, elkarlanean. Ekhiñe Zapiainek eta Itziar Telletxeak idatzi dituzte hitzak, eta Arranoband taldeak sortu du musika. Ibai Gogortza aritu da teknikari lanetan. Abestian eta bideoklipean lesakar aunitzek hartu dute parte. Bideoklipa, berriz, Mikel Leizaren lana izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun