Xorrotx eta fin

Genozidioa palestinan hitzaldia ortzilarean Lesakan

Xorroxin irratia 2024ko maiatzaren 10a

Ekaitz Landak lesakarrak azaldu digunez, ekintzaile eta 20 urtez Palestinan larrialdietako erizaina izan den Lidon Sorianok eskainiko du hitzaldia: Genozidioa Palestinan. Gatazkaren gakoak. 

Ortziralean (10) Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan 18:30ean. Lesakako herritarrek antolatua Yala Nafarroa Palestinarekin plataformaren bitartez eta Lesakako Udalaren laguntzaz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun