Auzolanean pistak moldatzen eta garbitzen aritu dira Berako Zalain auzoko bizilagunak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 10a, 17:00

Berako Zalain auzoko bizilagunak auzolanean aritu dira Altun bordarako bideko kunetak eta ubideak garbitu, eta hormigoiz betetzeko. Auzotar talde «polita» bildu zen lanerako eta giro ederrean aritu ziren lanean, udalak emandako makineriarekin. Etorkizunean ere, udalak auzolan gehiago sustatzeko asmoa adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun