Saioa hasteko, Pettik Martxa baten lehen notak abestia kantatzen zuen bitartean, Mikel Laboaren erretratua egiten aritu zen Larratxe. Ondotik, komikiari buruzko kontuak aletu zituen: lana egiteko enkargua nondik hartu duen, nolakoa izan den sorkuntza prozesua, komikia egiteko lan dinamika... Sakon eman zituen azalpenak, pantailan komikia erakutsi bidenabar.
Aurkezpena bukatzeko, Estitxu Pinatxok eta Pettik Sorterriko koblak kantatu bitartean, Laboaren irudia bukatu zuen Larratxek. Bukatzean, liburuak sinatzen jardun zen luzaro Larratxe, eta bertaratutakoek liburua erosteko eta Laboari buruz solastatzeko aukera izan zuten.