Edoskitze tailerrak eginen dituzte Lesakan hilabeteotan ere

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 15:00

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrak eginen dituzte maiatzean, ekainean eta uztailean ere. Usoa Zelaieta eta Arantxa Gortari pediatriako erizainek zuzenduko dituzte saioak.

Lehenbiziko tailerra maiatzaren 16an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). Hurrengo biak ekainaren 20an eta uztailaren 18an eginen dituzte, leku eta ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun