Etxalarren ere hasiak dira prestaketan, eta larunbatean, maiatzaren 11n elkartuko dira 12:30ean Pello Apezetxea Kultur Etxean taldeen osaketa egiteko. Bertan, aurtengo edizioaren berri emanen dute, eta taldeak osatzen ariko dira. Aurreikusi dutenez, 50-60 lagun beharko dira herriko taldea antolatzeko.
Sei herrik parte hartzen dute Herri Haitadan, denak Sararen mugakideak: Bera, Etxalar, Zugarramurdi, Ainhoa, Urdazubi eta Sara bera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!