Bertako ekoizleen merkatuan eskualdeko ekoizleak egonen dira eta gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... erosteko aukera izanen da. Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei eta lan egiteko moduari buruz lehen pertsonan solastatzeko.
Arratsaldean, aldiz, Bortziriak Dantzan ekimenaren barrenean mutxikoak izanen dira 19:00etan Toki Onako estalpean. Erdizka Lauetan taldeak antolatu du ekitaldia, eta Otsanda taldea ariko da musika jotzen. Mutxikoak dantzatzeaz gain, bertze hainbat dantza egiteko aukera ere izanen dute bertaratutakoek.