Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako nagusiek hiru partida jokatuko dituzte maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 8a, 19:00

Nagusien mailako lehen jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte ortzegunean Lesakako udal pilotalekuan.

Ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketa abian da. Maiatzaren 9an, ortzegunean, nagusien lehen jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte. Hirugarrenean, Oier Orbegozo lesakarra ere ariko da.

Maiatzaren 9an, ortzegunean 18:30ean Lesakan

Nagusiak

Iker Ibarra (Paz Ziganda) – Haritz Diaz de Gereñu (Intza KE)

Beñat Gorostidi (Zazpi Iturri) – Aimar Rebole (Zugarralde)

Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri) – Oier Orbegozo (Bortziriak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun