Bortzirietako udal ordezkari politikoek berdintasunari buruzko formakuntza hartuko dute maiatzean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 8a, 11:00

Iaz onartu zuten Bortzirietako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. plana, eta bertan udaletan genero ikuspegia udalaren jardueran txertatzea azpimarratzen da. Hori garatzeko, ezinbertzekoa da udaleko ordezkariak genero politiken inguruan formatzea, eta hainbat formakuntza egiten ari dira udal ordezkariak. 

Iaz hasi zuten formakuntza eta Etxalarren egin zuten. Aurten, horri jarraipena emanen diote Idoia Lekue Peña adituaren eskutik. Oinarrizko formakuntza maiatzaren 14an izanen da, eta sakontzekoa maiatzaren 30ean.

Formakuntzaren helburuak bertzeak bertze honakoak dira: berdintasunean sentsibilizatzea, berdintasunaren kontzeptuetan sakontzea eta berdintasun irizpideekin lan egiteko beharraz ohartu eta genero ikuspegia txertatzeko hainbat gako ezagutzea izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun