Lanak egiteaz arduratuko den Mariezcurrena enpresak jakinarazi duenez, «hilabete batzuk» iraunen dituzte prozesuan. Obrak Nafarroako Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak sustatu ditu
Gaur goizean hasita lanak egiten ari dira Arantza eta Igantzi arteko NA-4020 eta Bera eta Lizuniaga arteko NA-4410 errepideetan. Lanen helburua errepideari zabaltasuna ematea da, eta horregatik, txandakako pasabidea emanen dute lanek irauten duten bitartean, eta litekeena da auto ilarak sortzea.
Lanak egiteaz arduratuko den Mariezcurrena enpresak jakinarazi duenez, «hilabete batzuk» iraunen dituzte prozesuan. Obrak Nafarroako Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak sustatu ditu
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.