Euri uren eta ur beltzen sareak hobetzeko lanak egiten ari dira Ibardinen

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 7a, 16:00

Euri uren eta ur beltzen sareak hobetzeko eta birgaitzeko lanak hasi dituzte Ibardinen. Lan horiek bukatzean, zoladura berritzeko lanak eginen dituzte. Ibardingo Merkatarien Elkarteak sustatu ditu lanak, eta Berako Udala ari da zuzentze eta gainbegiratze lanak egiten.

Egungo egoera ikusita, «ezinbertzekoa» zen ur beltzen eta euri-uren emariak modu eraginkorrean bereizteko lanak egitea. Sarearen egoera aztertzeko, kalkulu hidraulikoa egin dute, eta kolektoreak eta hartuneak bideo kamera bidez ikuskatu dituzte. Azterketa eginda, hiru jarduketa eginen dituzte. 

Alde batetik, egoera txarrean dauden kolektoreak berritu eginen dituzte; bertzetik, egoera onean dauden, baina moldaketaren bat behar duten kolektoreak konponduko dituzte, eta azkenik, kolpe bereizgailuak berrituko dituzte. Gailu horiekin, ostalaritza instalazioetatik ur beltzen sarera doazen koipeak bereiziko dituzte.

Obrak egiteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eta lanen kostua 531.441,64 eurokoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun