Elkarretaratzean honako testua hau ere irakurri zuten: «Gaur Mukixu zubian elkartu gara, ostiralean Donibane Lohizunen emakume bat bere bikoteak erail zuela salatzeko. 2003tik Euskal Herrian indarkeria matxistak eraildako 119. emakumea da. Gainera, asteburu honetan Txantrea eta Irunen bertze bi sexu eraso salatu dira. Kasu hauek, Icerbergaren puntan dauden erasoak bertzerik ez dira, baina heteropatriarkatua gure eguneroko bizitzetan muineraino sartua dugu, ernatzen garenetik, ohatzera sartzen garen arte. Horregatik, mugimendu feministak herrian eragiten segituko du, Bera eta Euskal Herria feminismoz blaitu arte. Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe! Gora borroka feminista!».