Espainiako trial koparako baliagarria zen bigarren proba jokatu zen igandean Cambrilseko portuko espigoi edo kai-muturrean. Hondartzako hareak gogortasuna ematen dio Cambrilseko proba honi eta meritu handiko garaipena lortu zuen Lesaka Trialeko Uxuri Portuk, 9 eta 11 urte arteko nesketan. Honela, Espainiako kopako lidergoa sendotu zuen. Kadete mailan aritu zen Xabier Valverde taldekidea eta laugarren izan zen.