Oinarrizko lehen sorospenen ikastaroa eginen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 19:00

Barraskilo Berako Gazte Taldeak antolatuta, oinarrizko lehen sorospenen ikastaroa eginen duten bigarren urtez Beran ortzirale honetan, maiatzaren 10ean, Kultur Etxean.

Ikastaroa bi txandatan eginen dute,16:30ean lehenean  eta 19:00etan bigarrena.  Ikastaroan lehen sorospenez gain, desfibriladoreak erabiltzen ere ikasiko dute. Aitzinetik izena ematea ezinebertzekoa da, eta esteka honen bidez egin behar da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun