Bihar ere ur mozketak izanen dira Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 16:30

Pasa den astean bezala, bihar ere ura moztuko dute Berako San Jose egoitzan, Labiaga ikastolako Eztegara karrikako eraikinean eta Suspelttiki auzoan. Kanttonberri eraberritzeko lanak egiten ari dira, eta hori dela eta eginen dituzte mozketak. Ura 09:00etan moztuko dute eta 19:00ak arte iraunen du mozketak. Horrez gain, herriko bertze hainbat tokitan uraren presioan arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Berako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun