‘100 urte 100 mendi’ ekimenean etxalartarrak Alkurruntzen izan dira

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 10:00

Nafarroako Mendi Federazioaren 100 urteak ospatzeko ekimenarekin bat egin du Altxata Etxalarko Kultur eta Kirol Elkarteak ere, eta Alkurruntzera egin zuten ateraldia apirilaren 27an. Apirileko azken larunbatean 08:00etan herritik abiatu eta Eskisaroien kotxeak utzita igo ziren Alkurruntz tontorrera. 12 kilometro eta 934metroko desnibela duen irteera, lau ordu inguruan egin zuten, Altxatako kideek, Zanpingorri mendi taldeko mendizaleek eta egunean animatu ziren 20 herritarrek.  Argazkiak: Maite Goienetxe eta Ainhoa Berrueta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun