Arantzan lau pertsona larriki zaurituak auto baten eta autobus baten arteko istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 4a, 14:00

Larunbat goizeko 11k aldera hartu dute ezbeharraren berri 112 Larrialdi Zerbitzuan. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen lau bidaiariak eraman dituzte ospitalera: larrien zegoen 19 urteko gizonezkoa helikopteroan Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertze hirurak anbulantzian Bidasoko Ospitalera.

Lau pertsona zauritu dira larunbat goizean Arantzan, auto batek eta autobus batek elkar jo dutenean. SOS Nafarroako 112 Larrialdi Zentroan abisua hartu ondotik, Oronozko Parkeko suhiltzaileak, Lesakako mediku taldea, helikoptero medikalizatu bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak joan dira istripuaren tokira.
Kolpearen ondorioz, autoko lau bidaiariak ospitalera eraman behar izan dituzte.
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera politraumatismo larriak zituen 19 urteko gizonezko bat eraman dute. Bertze hirurak anbulantzian Bidasoko Ospitalera eraman dituzte: 54 urteko gizon bat da, zerbikalgiarekin eta pronostiko arinarekin; 49 urteko emakume bat, politraumatismoekin, pronostiko erreserbatuarekin; eta 14 urteko adingabe bat, lepauztaia kaltetua duena eta pronostiko erreserbatuarekin.

Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasun Arloko kideak ari dira istripua nola gertatu den ikertzen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun