Gasteizera bidaia antolatu du Lesakako erretiratuen elkarteak maiatzaren 16rako

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 7a, 17:00

Fournier karten museora bisita gidatua eginen dute goizean Gasteizen.

Fournier museora eta Erdi Aroko Gasteizera bisita eginen dute, tartean bertan bazkalduta

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Gasteizera bidaia antolatu du maiatzaren 16an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna maiatzaren 12a izanen da, jubilatuen ostatuan.

Ortzegunean 08:00etan abiatuko dira Lesakatik eta Gasteizen Fournier karten museora bisita gidatua egin ondotik, El Mirador de Salburua jatetxean bazkaria izanen dute, honako menu honekin: Partekatzeko, upategiko urdaiazpikoa eta olagarro entsalada patatekin eta gero, aukeratzeko, aratze entrecote txingarretan, edo bakailaoa labean edo legatza patatekin, postrea, edariak eta kafea. Bazkalondoan Erdi Aroko Gasteizera bisita gidatua izanen dute, Lesakara bueltatu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun