Oaia Peruarena beratarraren margolanak ikusgai izanen dira Iruñean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 12:00

Oaia Peruarenaren margolanak Iruñeko La fábrica de gomas aretoan ikusgai izanen dira maiatzean eta ekainean.

Oaia Peruarena margolari beratarraren Eta ez dakit nik erakusketa ikusgai izanen da maiatzean eta apirilean Iruñeko La fábrica de gomas aretoan. Irekiera ekitaldia maiatzaren 3an, ortziralean 20:00etan eginen dute.

La fábrica de gomas aretoan eginen den ‘Eta ez dakit nik’ erakusketaren irekiera maiatzaren 3an, ortziralean 20:00etan eginen dute

Ordutegiari dagokionez, asteartetik ortziralera, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte aretoko ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun