Ekainaren 2rako, aldiz, Su festak liburuaren aurkezpena antolatu dute. Makrofestibalak eta kultur eredua aztertzen ditu liburuak, eta egilea bera gonbidatu dute aurkezpenera. Aurkezpenera joan nahi dutenak liburua irakurtzera animatu dituzte, eta larunbateko proiekzioan liburu baten zozketa ere eginen dute.