Salva Yanciren oroimenez martxa zikloturista eginen dute maiatzaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 18:00

Salvador Yanci zenaren omenez zortzigarren aldiz egin den martxa zikloturistak 118 kilometroko ibilbidea izanen du.

Salvador Yanci zenaren omenez zortzigarren martxa zikloturista antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak maiatzaren 19an. Izena ematea online egin behar da maiatzaren 16ra bitarte (kronoak.com). Igandean 08:30ean abiatuko dira plazatik. 118,26 km luze eta 1.473 metroko desnibela duen ibilbidea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun