Camilo Castilla upategia eta Corellako alde zaharra bisitatuko dute. Ondotik, Hostal Venecian ederki bazkaldu eta bazkalondoren dantza eta bingoa izanen dute. 18:00 aldera autobusa herrira itzuliko da, baina ez aitzinetik Mugairiko Urgainen bestari akabaila emateko merienda-afaria egin gabe.