Maiatzaren 3an, ortziralean 18:00etatik 20:00etara eta maiatzaren 4an, larunbatean 07:00etatik 08:30era dortsalak hartzeko aukera izanen dute Etxalarko III. BTT ibilaldian izena eman duten txirrindulariek. Lizentzien aurkezpena federatuen kasuan bakarrik eginen da.
Maiatzaren 4an, larunbatean 09:00etan emanen zaio hasiera probari. 170 txirrindularik baino gehiagok eman dute izena eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran; 32 kilometrokoa 1.300 metroko desnibelarekin edo 25 kilometrokoa 800 metroko desnibelarekin, Etxalarko plazatik abiatuta. Kirolariek ibilbideak bukatzen dituztenean, azkeneko mokadua egiteko aukera izanen dute plazan eta zozketak ere izanen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!