Maiatzaren 11n eta 12an II. Bizibide Enduro lasterketa eginen dela eta kirol-argazkilaritza ikastaroa ere antolatu du aste hondar horretarako Lesakako udalak. Doako ikastaroa izanen da, baina plaza mugatuak dira (hamar pertsona). Julen Urtxegi izanen da irakaslea eta euskaraz eta gaztelaniaz emanen ditu azalpenak. Reflex edo mirrorless kamara beharrezkoa da.
Maiatzaren 10ean, ortziralean 17:00etan saio teoriko-praktikoa emanen du Eltzeta karrikako pumptrack-ean. Maiatzaren 11n, larunbatean 17:00etan praktikak eginen dituzte Lesakako karriketan eginen den II. Bizibide Enduro probako sailkapen saioko argazkiak ateriz. Hurrengo astean lehiaketa egiteko eta sariak banatzeko asmoa dute.
Izena emateko erabili beheitiko karteleko QR kodea: