CPAEN/NNPEK erakundeak ortziralean Erriberrin egin zuen Batzar Nagusia eta bertan banatu zituen CPAEN/NNPEK sarien zazpigarren edizioa. Erakundeko hirurogei ekoizle eta lagun baino gehiagok parte hartu zuten ekitaldi horretan. Aurten, ‘Abeltzaintza ekologikoari eskainitako bizitza osoa’ saria Gabriel Errandonea Berako Nabasturengo abeltzain ekologikoak jaso du. Bere ibilbide ekologikoa 1993an hasi zuen, ekologikoan ziurtagiria lortu zuen lehen pertsonetako bat izan zen eta abeltzaintza ekologikoan erreferente izan da Trigo Limpio kooperatibaren bitartez.
‘Erakunde laguntzailea’ saria Geltokirentzat izan da. CPAEN/NNPEKek elikadura burujabetza, ekonomia sozial eta solidarioaren sustapenari eta kultura alternatiboari egindako ekarpena nabarmendu du, duela sei urtetik martxan dagoena Iruñeko erdigunean.
CPAEN/NNPEK sariak: Bizitza osoa eta Erakunde laguntzailea
Batzarraren ondotik eman zituzten ‘Erakunde Laguntzailea’ saria eta Abeltzaintza ekologikoari eskainitako bizitza osoa’ saria. María José Arrondo, CPAEN/NNPEKeko lehendakaria eta Ander Cárcar, CPAEN/NNPEKeko kidea, izan ziren saria eman dutenak eta sarituen merezimenduak nabarmendu zituzten.
Horrela, Gabriel Errandonea Berako abeltzain ekologikoarentzat izan da 'Bizitza osoa abeltzaintza ekologikoari eskainitako saria'. Sektorearentzat erreferente bat da, eta 1993an ekologikoan lanean hasi zen lehen pertsonetako bat da, CRAEn (Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzailea), zeina egungo erakunde ziurtatzaileen aitzindaria izan baitzen. Errandonea aitzindaria izan da abeltzaintza ekologikoan, eta ekoizpen ekologikoaren eta herrien garapen iraunkorrean oinarritutako bizitzaren defendatzaile sutsua. Nafarroako Pirinioetako bertze abeltzain batzuekin batera, Trigo Limpio kooperatibaren bultzatzailea izan zen. Kooperatiba horrek abeltzainen arteko laguntza sustatzen du eta zuzenean etxez-etxe saltzen du haragi ekologikoa.
Bere ibilbidea Berako Nabasturen familiaren baserriaren lekukoa hartzean hasi zen. Bertan, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena ekologikoan egin behar zela sinestea erabaki zuen, eta hori bizitzeko modu bat da, lurraldea eta aziendak zaintzeko modu bat, eta, aldi berean, ingurunearekiko oreka ahalik eta gehien mantentzea. 30 urte baino gehiago hauetan behiak, betizuak, behorrak eta ardiak izan ditu.
Errandoneak bizitza osoa eman du nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan, mundu hobeak eta iraunkorragoak bideragarriak direla sinetsita, eta gustuko duena ahalik eta modurik onenean eginez. CPAEN/NNPEKek Nafarroako abeltzaintza ekologikoaren erreferente gisa duen esperientzia, inplikazioa eta pasioa baloratu ditu.
Lander Martinez Geltokiko koordinatzaileak, Erakunde Kolaboratzailearen saria jaso du, Geltoki erreferentziazko lekua delako, eta CPAEN/NNPEKek dituen balioak eta filosofia partekatzen dituelako, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko topagune bat izanik, bi erakundeek elkarlanean egiten dituzten jardueren bidez, hala nola EKOtopaketak, EKOmerkatuak edo sentsibilizazio ekologikoko tailerrak. Hortik harago, Geltoki ekoizle ekologiko askorentzat ere beharrezkoa da, bertara eramaten baitituzte produktu ekologikoak, bai dendan saltzeko, bai jatetxean gozatu ahal izateko. Hasieratik, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren erakusleiho eta sentsibilizazio gune bat da. CPAEN/NNPEKek Geltokiren eta kooperatiba osatzen duten pertsonen ahalegin guztia baloratzen du, proiektua egunez egun mantentzen eta horren alde egiten jarraitzen baitute. Gogoratu da, halaber, CPAEN/NNPEK Geltokiren erakunde bultzatzaileetako bat izan zela duela sei urte baino gehiago, eta ekimen horrek Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrari bizitza eman diola eta ezinbesteko bozgorailu bihurtu dela Nafarroako ekimen alternatibo eta eraldatzaileen sare zabalerako.
Ekitaldiaren amaiera Nafarroako nekazari eta abeltzain talde batetik etorri da, Errandonearen lagunak, ekitaldia probestu nahi izan dutela eta Errandoneari omenaldi txiki bat egin diote, hainbat objektu sinboliko entregatuz: Pirinioko gorostia, Oloritzko arantza, Peraltako olibadi baten adarra eta Garesko ogi ekologiko bat.