154 kirolarik parte hartu dute Igantziko V. Mendi Duatloian

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 23a, 09:00

Banaka Josu Urrestarazu eta Ainhoa Lopez nagusitu dira eta erreleboka Koldo Herrera sunbildarra eta Dani Iparragirre aranztarra

Joan den apirilaren 21ean izan zen Igantziko V.Mendi Duatloia. Biltoki Elkarteak Igantziko Udalaren  eta nola, ez, herritar aunitzen laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau hagitz jendetsua izan zen. Eguraldia ere lagun izan zen eta partaidetza ere aipagarria. Helduetan 101 lagunek eman zuten izena eta haurrak berriz 53 izan ziren izen eman zutenak. Herritarren parte-hartzea ere aipagarria izan da urtero bezala.

Esfortzuaren ondotik indarberritzeko hamaiketako ederra izan zuten frontoian bertan, baita sari batzuk eskuratzeko aukera ere.

 

SAILKAPENAK

BAKARKA EMAKUMEZKOAK:

Bik hartu zuten parte bakarkako sailean baina bat erretiratu zen.

Txapelduna:   Ainhoa Lopez Martin, 3:01:57

 

BAKARKA GIZONEZKOAK:      

Txapelduna:   Josu Urrestarazu Garxcia, 1:37:47

Bigarren: Eneko Gurrutxaga Ugarte, 1:41:42

Hirugarren: Endika Mantecon, 1:43:26

 

ERRELEBOETAN:

Txapeldunak: Koldo Herrera / Dani Iparragirre, 1:34:15

Bigarren: Joseba Mutuberria / Josu Elola, 1:41:51

Hirugarren: Mikel Telletxea / Unai Telletxea, 1:41:59

 

Lerro hauen bitartez Biltoki Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie modu batean edo bertzean ekitaldi hau aitzinera ateratzen lagundu duten enpresa era erakunde guztiei (diruz, , sariekin…), Martineri Erretorebaita uzteagatik, ibilbidea egin ahal izateko beraien lurrak utzi dituzten guztiei, baita boluntario gisa aritu den herritar guztiei ere! eta nola ez, parte hartu duten guztiei.

Oskar Txoperenaren argazki gehiago hemen

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun