Bortzirietako trikitilariek Euskal Herriko Trikitixa Egunean parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 22a, 11:30

Apirilaren 13an, bi autobusetan Bortzirietako trikitilari eta pandero-joleak (Etxalar, Lesaka, Igantzi eta Arantza) Iruñean ospatu zen Euskal Herriko Trikitixa egunera joan ziren. Musikariez gain guraso, familiako eta lagunak ere animatu ziren egun pasara. Goizean Txantreako karriketan kalejiran ibili ondotik, Iruñeko San Fermin Peñan bazkaldu zuten eta arratsaldean, Euskal Herri osotik joandako 600-700 trikitilari eta pandero-jotzaileekin elkartuta, Udaletxeko Plazan bukatu zen kalejira erraldoian parte hartu zuten. Argazkiak: Irune Elizagoien eta Estitxu Elgorriaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun