Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkartearen Eguna antolatu dute apirilaren 28an. Egitaraua erabat zehaztu gabe baldin badago ere, Elkarteko komertzioek beraien produktuak Plaza Zaharrera eta Beheko Plazara aterako dituzte hileko azken igandean 10:00etatik 18:30era eta hainbat ekitaldi izanen dira. Gainera, apirilaren 22tik 28ra elkarteko dendetan egiten den erosketako tiketa (pertsonako bat) Elkartearen egunean aurkeztuta poltsa bat oparituko zaio bezeroari. Elkartean dauden ostatuetan pintxo-potea ere eskainiko dute.