Mutxikoak eta dantza herrikoiak dantzatzeko hitzordua larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 18a, 13:00
Joan den urteko edizioan hartutako irudia. Jende aunitz bildu zen.

Bortziriak Dantzan hitzorduak Arantzan geldialdia eginen du larunbat honetan, apirilaren 20an. Baztango Fanfarrearen doinuekin batez ere mutxikoak dantzatuko dituzte, baina baita fandangoak, arin-arinak, polkak eta bertze hainbat dantza ere. Saioa 18:00etan hasiko da plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun