Palestinako gatazkaren inguruko gakoei buruz hitzaldia antolatu dute Lesakan Lidon Soriano ekintzailearekin

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 18a, 10:30
Freepik.

Hitzaldia maiatzaren 10ean Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan eginen dute eta Lidon Soriano Segarra ekintzailea izanen da hizlaria, brigaden koordinatzailea eta larrialdietako erizaina Palestinan 20 urtez.

Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak antolatu du, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Palestinan egiten ari diren genozidioa eta gatazkaren gakoak izanen dituzte hizpide. Maiatzaren 10ean, 18:30ean eginen dute eta hitzaldia gaztelaniaz izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun