Berako Labiaga ikastolak Josette Dacosta margolari garaztarraren erakusketa antolatu du

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 14:00

'Splash' izeneko erakusketa paratuko du Josette Dacosta artistak Areto Nagusian eta Telletxea etxean. Irudia: Euskal Kultur Erakundea.

Josette Dacosta artistaren lanak ikusgai izanen dira larunbatean hasita Beran. 'Splash' erakusketa bi lekutan paratuko du gainera, Labiaga Ikastolako Areto Nagusian eta Illekuetako Telletxea etxean. Lehenengo aldia da Telletxean erakusketa bat paratuko dutena.

Bi erakusketa direnez gero, bi inaugurazio eginen dituzte larunbatean, apirilaren 20an. 16:00etan Telletxean eginen dute inaugurazioa, eta 18:00etan, berriz, Areto Nagusian.

Larunbatean inauguratu ondotik Telletxean apirilaren 20an eta 21ean eta maiatzaren 11n eta 12an ikusteko aukera izanen da, 16:00etatik 20:00etara. Ikastolako Areto Nagusian, aldiz, astebururo ikusten ahalko da ordutegi berean ekainaren 2ra arte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun