Lasterketa banaka eta binaka egiten ahalko da. Parte hartzaileek, hasteko, 2,6 kilometroko zirkuituari bi buelta eman beharko dizkiote lasterketa, ondotik 20 kilometro egin beharko dituzte mendiko bizikletarekin eta bukatzeko 2,6 kilometro lasterka. Bikoteak emakumeek edo gizonezkoek osatutakoak edo mistoak izan daitezke eta astelehenean bukatu zen izena emateko epea.
Helduen lasterketa 10:30ean hasiko da, baina hori baino lehen, haurren duatloia eginen dute, 09:30ean frontoitik abiatuta.