'Mejor muerto' liburuaren aurkezpena eginen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 08:00
Susana Rodiguez idazlea iaz Beran egindako liburu aurkezpenean.

Igone liburu dendak eta Harper Collins argitaletxeak antolatuta, Susana Rodriguez Lezaun idazlearen bisita izanen dute Beran. 'Mejor muerto' liburua aurkeztuko du ortziralean, 18:00etan herriko liburutegian. Aurkezpena gaztelaniaz izanen da. Marcela Pieldelobo inspektorearen sagako hirugarren liburua da 'Mejor muerto'. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun