Lesaka trial taldeko txirrindulariek ez dute egunik onena izan Gipuzkoako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 11:00

Uxuri Portu seigarren izan zen alebin misto kategorian eta Xabier Valverde zortzigarren elite mailan

Gipuzkoako trial txapelketa jokatu zen igandean Tolosan. Lesaka trial taldeko txirrindulariak ere bertan izan ziren, baina ez zuten beraien egunik onena izan. Uxuri Portu alebin misto kategorian lehiatu zen eta seigarren postua eskuratu zuen. Xabier Valverde, berriz, elite mailan aritu zen eta, matxura baten ondorioz, zortzigarren izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun