Bihar Irunen egitekoa den manifestaziora joateko deia egin du Osasun Bidasoa Plataformak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 12:30
Osasun Bidasoa Plataformaren ekimenez, 2022an Lesakan egindako elkarretaratzeko irudia.

Bidasoaldeko osasun arretak okerrera egin duela salatzeko, hainbat mobilizazio egin ditu Osasun Bidasoa Plataformak martxotik apirilera bitarte, eta larunbat honetan, apirilaren 13an, manifestazioa eginen du Irunen. «Osasungintza publikoaren prekarietatearen aurka» karrikara ateratzeko deia egin du plataformak. Manifestazioa bihar, apirilaren 13an, 18:00etan hasiko da Irungo San Juan plazatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun