Online delituak, drogak eta adin txikikoen arteko lotura izanen dute hizpide Lesakan apirilaren 16an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 18:00

Foruzaingoko agente espezializatuek emanen dute solasaldia asteartean 16:30etik 18:30era herriko erabilera anitzeko aretoan

Prebentzio esku-hartzeen baitan apirilerako bi hitzordu antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Lehena apirilaren 16an izanen da, asteartean 16:30etik 18:30era Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan (Koskontako Bidea, 7 - 2.): Foruzaingoko agente espezializatuen eskutik online delituak, drogak eta adin txikikoen arteko lotura ikasgai izanen dute. Izena eman behar da 639 72 40 02 Whatsapp zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.

Bigarren hitzordua apirilaren 23an, 18:00etatik 20:00etara izanen dute Arantzako eskolako gimnasioan: Oihana Zabaletaren eskutik, bizitzako etapetan adierazpen emozionalek elkarbizitzarako duten garrantzia, espazio eta harreman maila desberdinetako elkarbizitza egoerak eta zirkulu errestauratiboak izanen dituzte aztergai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun