Beti Gazteko sokatira taldeari harrera ofiziala egin diote Lesakako Herriko Etxean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 09:30

Munduko sokatira txapelketa irabazi zuenetik bi hilabete joan direnean, Beti Gazte sokatira taldeari harrera ofiziala egin dio Lesakako Herriko Etxeak apirilaren 11n, ortzegun arratsaldean. Emakume kirolarien lana eta duela 25 urte lehen urrezko domina irabazi zutenetik gaur egun arteko zubi-lana egin duten tiralariak eskertu zituen Eneko Fernandez kirol eta kultur zinegotziak.

Udaletxean harrera egiten izan ziren alkate eta zinegotziak eta sokatira taldeko kide gehienak bertaratu ziren, baita Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko kide batzuk ere. Udal ordezkarien esker solasez gain, Ez dadila soka eten zioen oroigarria ere hartu zuten tiralariek. Ondotik jateko eta edatekoak ere jzan zituzten, baina ondotik entrenamendua zutenez, kirolariak ez ziren luzamendutan ibili.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun