Pio Baroja karrika eta anguleroa lotzeko zubia egin dute Beran Zia errekaren gainean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 18:00

Zia auzoan, Pio Baroja karrika eta anguleroa lotuko dituen zubia eraiki du Berako Udalak. Auzotarren aspaldiko eskaerari erantzunez eraiki dute zubia, eta oinezkoek zein txirrindulariek erabili ahal izanen dute

Orain arte, oinezkoek eta txirrindulariek NA-4410 errepide arriskutsua erabili behar zuten herrira edo Altzateko plaza ingurura iristeko. Trafiko handiko errepidea da, eta jendea abiadura handian ibiltzen da. Horrek, arrisku egoerak sortzea eragiten zuen egunez zein gauez.

Zubi berriarekin, oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna eta segurtasuna «nabarmen» hobetuko dira. 

Zubiaren kostua 97.995,14 eurokoa izan da eta dagoeneko erabiltzaileentzat ireki dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun