Larhunera mendi irteera antolatu du Beti Gaztek iganderako

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 16:00
Beti Gazteko mendizaleak Larunera igoko dira igandean, Berako Mendi Maratoi Erdian ateratzen direnak animatzera.

Beran egitekoa den Mendi Maratoi Erdia ikusteko eta kirolariak animatzeko Larhunera mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak apirilaren 14an. Igandean 07:00etan abiatuko dira Plaza Zaharretik ibilgailuetan eta Maleteraino joanen dira. Handik oinez joanen dira mendizaleak Larhunera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun