Bertako ekoizleen merkatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 10:00

Larunbat honetan ere bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Beralandetan eginen dute, eguraldi ona bada kanpoaldean, eta txarra bada, aldiz, barrenean. 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da merkatua.

Eskualdeko ekoizleek hartzen dute parte merkatuan. Bertzeak bertze gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... erosteko aukera izaten da. Horrez gain, ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ere ematen du merkatuak.

Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duten ekoizleek merkatura joateko deia egin diete beratarrei zein ondoko herrietako herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun