50. urteurreneko bigarren ospakizuna eginen du Lesakako Tantirumairu ikastolak apirilaren 13an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 08:00

Ikasturte hasieran egin zuten 50. urteurrenaren lehen ospakizuna Lesakako ikastolan, urrian, Intxaurrenea eta Tantaia inauguratuz.

Otxogorrienetik plazarako ibilbidea eginen dute larunbat arratsaldean, ikasle ohien protagonismo bereziarekin

Mende erdia bete du ikasturte honetan Tantirumairu ikastolak eta 50. urteurreneko bigarren ospakizuna eginen dute apirilaren 13an, larunbat arratsaldean, Eta elkartuko gara berriro goiburupean.

Larunbatean, 18:00etan, Otxogorrienea-Intxaurrenean elkartu eta plazan bukatuko dute ikasle ohiek protagonismo berezia izanen duten ospakizuna, mende erdi horretan ikastolaren aterpe izan diren guneetan barna igaro ondotik. Hain zuzen, ikasle ohiek, bakoitzak bere arlotik (musika, dantza, bertsoak…) plazara arteko ttirriki-ttarraka ibilbidea aberastuko dute. Plazan ikuskizuna, txosna jan-edatekoekin, musika eta giro ona izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun