Gatazken kudeaketaz eta elkarbizitza sustatzeaz hitzaldia antolatu dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 17:00
Freepik.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hitzaldia antolatu du apirilaren 23an Arantzan. Oihana Zabaletak gidatuko du saioa, eta gatazken kudeaketa eta elkarbizitza sustatzea izanen dituzte hizpide. Izena apirilaren 19rako eman beharko da.

Elkarbizitzarako adierazpen emozionalaren garrantzia haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan, seme-alaben arteko harremanak eta gurasoen laguntza, elkarbizitza egokiaren lanketa eta «zirkulu errestauratiboak»... Gai horiek landuko dituzte apirilaren 23ko saioan. 18:00etan Arantzako eskolako gimnasioan eginen dute.

Izen ematea

Apirilaren 19ra arte eman daiteke izena 948 63 50 36 edo 634 22 36 59 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun